Düala aste bat CR eta Confédération paysanne sindikatüak hasi ziren mobilizatzen Ariejan, Dermatose nodülaire izeneko behiren eritarzünaren protokoloaren salhatzeko. Eüskal herrian FDSEA ez bezala, ELB-k mobilizatzea deliberatü dü.
Ariejako mobilizazioneen ondotik, Biarnoko eta Eüskal herriko laborariek ere deliberatü düe haien kexüaren erakustea eta mobilizatzea Paueko prefektüraren aitzinean Dermatose nodülaire izeneko eritarzünaren protokoloaren salhatzeko.
ELB eta conférédération paysanne sindikatüek deitürik, 300 bat jente mobilizatü dira behien saldoaren ehaite osoari bürü egiteko eta txertatzen galtatzeko. Prefetarekin jüntatzez jakin düe urtarrilan txertatzeak hasiko zirela departamentüan bena prefetak protokolaren erresponsabilitatea Laborantxa ministeritzari eman dio. Ondorioz mobilizatü diren laborariek jakinarazi düe blokatzeek jarraikiko züela dagün egün horietan. Xehetarzünak bildü dütügü Petti Galant eta Bastien Garat ELB-ko laborariekilan.
Jakin FDSEA laborantxa sindikatü nausiak ez düala moilizazionealat deitü. Nahiz eta protokolaren sarraskia ez düen begi honez ikusten, txertatzearen haidürü egoiten dira, solüzione bakarra beita haien ustez.