Leküko kontsümea süstatzea eta hautetsi eta komertxanteen arteko harremanen indartzea da Pays Basque au cœur alkartearen xedea. Bide hortan jarraikitzen düe plataforma sortzez eta eüskararen presentzia indartzez saltegietan.
Pays Basque au Coeur-en biltzar nausian alkartea eta barnekaldeko komertsioak osagarri honean zirela jakinarazi düe. Opari xekeek beti ber arrakasta düe, igan urtean 1 080 000 saldürik izan beitira (2020tik beti miliu bat urtekal). Urtea ez da denentako berdin igan halere arropa saltegietan apaltze bat sendi beita. Eta beste urteetan bezala, Xiberoan, Garazi-Baigorri eta Amikuzen bezeroak leküko saltegier lotürik balin badira Errobi aldeko, Hazparneko eta Xarneguko lurraldeetan kostaldiari üngüratzen dira.
Saltegi junarazleen bizi etapak ahal bezain beste lagüntzeko tresna bat lantzen ari dira. Hots saltegi bat zabaltü nahi bada, handitü edo transmititü plataforma batetan eta flyer delakoetan informazioneak hartzen ahalko dira.
Bestalde eüskararen presentzia indartzeko EEP-rekilan lanean ari dira « Bara-bara » xedearen kari, afitxak ezartez komertzio sartzetan langile edo nausia eüskaldüna balin bada edo pürü konprenitzen balin badü.