2024-2025 sasua ürrentürik da, eta emaitza honekilan. Lehen taldea Nazional bi mailalat igan zen igaran urtean, eta 5. ürrentü dü, mantentzeko aski dena.
Dagün sasuan jokülari zonbait joanen dira eta zonbait ere jinen, bena parte handiena mauletarra date. “Espoir” taldeko gazteek ere sasu izigarria eraman düe, frantziako txapelgoako final erdialat arte ere heltü beitira. Rügbi eskolan 125 haur ere sartü dira, hori düala 5 urte beno 50 haur haboro da.
Finatzen aldetik ere oro ontsa doa. 400 000 € ko budgeta bada, eta sartzeetan eta ostatüan dütüe sos sartze handienak egiten.
Trebatze zentro bat ere sortzea bortxatürik izan dira label bat ükeiteko nazional bi mailan beharrezkoa dena. Lan zonbait ere egin nahi lutüküe administrazio güne berri bat sortü eta jai alai pareko zelaia hobetü adibidez.
Dagün urtean bülegoak espero dü mantentüko direla diren maila lehen taldeko jokalariak, bena haboro ere egiten ahal direla pentsatzen düe.