San Frantses kolejioa desagertüko dea LIDL baten egiteko?

Badü bi urte orai Mauleko kolejio katolikoa Berrogaineko LARPS laborantxa eskolan instalatürik dela eta salmentan ezarririk direla mauleko egongiak.

San Frantses kolejioa desagertüko dea LIDL baten egiteko?
Badu 2 urte orai ez dela haboro bizirik San Frantses kolejioa zenaren egongian. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/10/09 16:24

Gure informazioneen arabera Mauleko San Frantses kolejioaren bastimentua osoki desagertzen ahal lizate!

1669an hasi zen honen historia, konbento izan zen mende batez 1850etik kolegio katoliko bat izan arte, Xiberoko lehena. Historia handiarekin badü lotüra ere 1789ko "Etats generaux" delakoak han agitü beitziren bena ere Alemandar okupazionea eta erresistentziaren arteko borrokak ezagütü zütüan.
Uda hontan Ikerzaleak, historiaz arduratzen den alkarteak Baionako elizari bastimentuaren klasifikatzea galtegin züan, arrapostü gabe egonik, setemez berriz galtoa igorri düe.

Bastimentua erorten ari da, zaharra da eta infiltrazioneak bizitzen dütü lekü desbardinetarik. Audela LARPSean San Frantseseko kolejioko ikasleer baldintza honen eskaintzeko obra handi zonbaiten egitera beharrezkoa zaie.
LIDL supermerkatua erosteko interesa erakatsi dü ordüan, kapela salbü, eraikinak oro erorazteko xedearekilan  aparkalekü eta supermerkatü berri baten egiteko.

Honek bastimentüari loturik diren jenteak lotsarazten dütü eta ari dira ea beste eroslerik atzamaiten ahalko direnez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu