San Frantses kolejioak XVII. mentetik historia aberatsa üken dü

Lehenik eraikin bakar bat baldin bazüan, urtez urte handitü da günea.

San Frantses kolejioak XVII. mentetik historia aberatsa üken dü
San Frantses 1842an.
Iulen Guiresse
2025/06/12 11:24

Aspaldikoa da San Frantses deitzen dügün kolejioa. Ezagützen diogün lehen izena Kapuzinenea da, Frantsiskanoen orden batek 1669an sortü züana, hatsarrean eraikin bakar bat baldin bazen handitürik izan zen emeki emeki.
1790an nazionanizatürik izan zen eta ondotik Neveu familiaren eskü baratü da 60 bat urtez.
1789an ere han ziren bildü xiberoko 69 elizetako ordezkariak. Han ikasi düe pertsona famatu zonbaitek ere Pierre Lhande, Manex Erdozaintzi Etxart edo ere Ddiddu Epherre bezala.
Mürrüak baionako elizbarrutiarenak izatez, ez dakigü orai ze bilakatüko diren mürrüak. Joel Larroque-k espero du biztanle talde bat bildüko dela klasifikarazteko eraikina. Hola ondarraren egünean pü bisitatzeko parada beti ukenen da.
Joel Larroque historia erakaslea
3 libürü horietan San Frantses kolejioko historia barnatürik izan da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu