Santa-Grazi eta Larraineko erreken osagarria uste beno hobeagoa da

Azken egün horietan departamentüko arrantzüka federazioko teknikalariek Xiberoko erreken osagarriaren izartzen erauntsi düe

Santa-Grazi eta Larraineko erreken osagarria uste beno hobeagoa da
Departamentüko arrantzüka federazioko teknikalariek Xiberoko erreken osagarriaren izartzen erauntsi düe. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/08/26 15:56

Larraine eta Urdats Santa Grazin ehün metren gainen zonbat arrain bazen ikusi düe beren elektrizitate teknika bereziarekin. Azkenean, nahiz eta idortea izan eta nahiz eta emaitzak ez dütüen orano xeheki aztertü, erreken osagarria uste beno hobeagoa da. Haatik, azpimarratü düe hur heina üsatü beno apalago zela, eta horrek oxigeno güti emaiten dûala arrainer. Xiberoan orano hurra ez bada hain bero ere, apalago diren erreketan egoera sordei dela salatü deiküe teknikalariek. Horren adierazgarri da Xiberoan aurten ez düela batere biziraupen arrantzûkarik egin « pêche de survie » ; Senpere eta Eretan haatik bai.

Azkenik, azken ikerketen arabera, 2050eko %40 hur gütiago izanen dela erreketa aipatzen düe.

Xehetarzün haboro bildü dütügü Iban Salles teknikalariarekin.

Interesgarri izanen zaizu