Xiberoko 7 herritan oposizioak baziren, Maule salbü besteetan edo aüzapez berri bat bada edo mera ohia doietik igaran da, hiruzpalau bozengatik. Sarrikotapean hala iragan denez hanko berri har dezagün Pierre Mongaburu merarekin.
4 bozkengatik Sarrikotapeko aüzapeza arra igan da. Ez bazen arra persentatü gei eta Benedicte Caillabak azken 2 urtetan segida prestatzen bazüen azkenean beste axüanta batek beste zerrenda bat abiatü züen eta aüzapeza bildü. Aüzapeza zerrendabürü jarri da eta 78/74 irabazi dütüe herriko bozak.
Horiek hola Pierre Mongaburuk jarraikiko dü auzapez kargüan baita eüskal alkargoko ordezkari gisa. Bestalde Sigomeko ordezkaria Lidia Lagarrone date eta Botingoan Sebastien Mongaburu.
Xede nagusiak ere aipatzen deizkü merak.