200 ikasle biltzen dütü Champo lizeo profesionalean. Horietarik 150 barnategian egoiten direlarik.
200 ikasleekilan, urte oroz bezala gelak oro kasik beterik hasi du urtea Champo lizeoak.
Laborantxako bekaniken edo motoen arrenjatzeko sailetaz gain, kanpoko lanentako ere aritzeko ikasketak proposatzen dütü lizeoak. Eta holako güti izatez Akitania berri osoko ikasleak horra dira. Honen ondorio, 150 ikasle badira barnategian egoiten dira.
Momentüko obra zonbait baldin badütüe jangela edo kantinan, bastimentü igarankor zonbait dütüe anartean.
Myriam Dupuis, züzendari berriak bere postüa hartü dü 3 urtentako.