Sasi ardiak,Terreña behiak, ez dütüe üsatüzko arrazak hazten Ansolan

Xüxenka Mauleko saltegian hilabetean behin laborari bat aitzinean ezarririk bada, aste hontan bikote honen mozkinak txestatzen ahal dira.

Sasi ardiak,Terreña behiak, ez dütüe üsatüzko arrazak hazten Ansolan
Bastien Garat Gaztelondon düen etxaltearen aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/12/03 10:05

Gaztelondo zolan, Landako mügan instalatürik dira Bastien Garat eta Amaia Larronde. Düala hamar urte hasirik, igaran urtean baizik ez due Pelento etxalte hau erosi eta Ansola izeneko GAEC bat sortü.

3 saldo desbardin dütüe eta oro CUMA baten bidez transformatzen. Alde batetik Eüskal xerriak badütüe, 70 bat ehaiten dütü urtean. Bestetik sasi ardiak badütü ere axuri eta zikiroentako, eta igaran urtetik behi zonbait badütü Terreña arrazakoak. Azken bi arraza horik haütatü dütüe hen lurreri hobeki egokiturik beitira. Eta güne ertainetan ezarten dütü (zone intermediaire delakoak) zortzi hilabetez, janari ez aberatsarekin ere ontsa egoiten beitira.

Xuxenka saltegian saltzen düe eta aste hontan etxalte hortaz erakusketa bat bada bai eta txestatzeko parada. Ostirale hontan Bastien eta Amaia hor dirate arrestiko 6etarik 7tara.
Etxaltearen bisitatzera joan gira.

 

 

Interesgarri izanen zaizu