Maule-Lextarre (Xiberoa)

Sasu ezinago hona Mauleko igeriska taldearentako

Frantziako 6 ürrezko sari eta 19 podium edo ohorezko taulekin sasua ürrentü dü Mauleko igeriska taldeak. Iparraldeko lehiaka ere 10.aldikoz jarraikian irabazi dü nahiz eta taldea arraberritze lanetan ari ümen den.

Sasu ezinago hona Mauleko igeriska taldearentako
Marco Claverie trebazalea eta ikasle elibat. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/09/02 12:47

Igeriska edo igeriketaren aldetik bi sail badira, üdakoak, hots üdan baizik ez direnak trebatzen eta urte orotakoak. Uztaila oroz iparraldeko üdako igeriska taldeen arteko lehiaketa bat egiten da eta azken 10 urteetan aldikal Mauleko taldeak dü irabazi; aitzinetik txapela ez züelarik sekülan jauntsi.

Bestalde aitzineko astebürüan Savoie eskualdean egin den frantziako lehiaka handian 6 ürrezko sarietaz gain 13 podium edo ohorezko taula uken dütüe.

Alta trebazalearen arabera, arraberritze ürratsetan da Mauleko taldea. Horri so igeriskalariak txerkatzen dütüe eta ikustez 150etarik %70 neska direla eta potiko haboroxienak oso gazte direla, deia zabaltürik da adinean aitzinatürik diren potiko oroer.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu