Maule-Lextarre ()

Sasu kültüral bete bat proposatzen dü Mauleko Herriko Etxeak

Urte oroz bezala Mauleko herriko etxeak ikusgarri ezbardinen programazionea jinarazten dü Maulerat.

Sasu kültüral bete bat proposatzen dü Mauleko Herriko Etxeak
Marie Christine Sagardoy eta Mathilde Baqué Sasu kültüralaren presentazionean. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2026/09/04 10:58

Aurtenko kültüraldiarentako antzerki, dantza eta zirko ikusgarriak jinaraziko dütüe.

Kültüraldiaren helbürüa da ikusgarri mota eta estilo ezbardinen deskubriaraztea dohanik, oroer kültüraren zabaltzeko

Lehen gaüaldia Setemerearen 4an date, eta bedeazka emanik den « La Création » izeneko antzeki ümoristikoa emanik date 19h30etan eta ondotik Acdfé rock taldeak gaüaldia alageratüko dü.
Hitzordüa ordüan gaur date Mauleko baratze püblikoan, kültüraldiaren abiatzearentako.

Interesgarri izanen zaizu