Sasuko partida inportantena düe bihar, mauletar zanko baloako jokülariek

Regionale 3 heinean ari dira mementoko, eta espero düe Régionale 2alat igaitera. Bigerren posizionean dira mauletar zanko balo arizaleak, Tarnoseko taldearen gibelean.

Sasuko partida inportantena düe bihar, mauletar zanko baloako jokülariek
Sasuko partida inportantena düe bihar mauletarrek. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/04 15:46

Kopan kanporatürik izan badira indarrak oro txapelketan ezarten dütüe. Regionale 3 heinean ari dira mementoko, eta Régionale 2alat igaitera espero düe . Bena horrentako, lekü bakar bat bada. Eta bigerren posizionean dira oranokoan mauletar zanko balo arizaleak, Tarnos taldearen gibelean. Horrentako beharrezkoa da neskenegün hontan irabaztea. Xiberotarrer dei egiten düe, süstengü ekarteko. Horrentako, neskenegünean, hitzordüa 20:00tan emanik da, zanko baloako zelaian. Leküan berean jateko eta edateko badate.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu