Nola egin haur eta gazteak eüskaraz mintzatzeko? Betiko desafio horri bürü egiteko kanbio zonbait ekarri dira Seaskara, izan aide hartzeetan ala geletan. Bestalde hizkuntzaz gain euskal kültüraren ezagützaren bermatzeko bideak ere jorratürik dira.
Nola egin eüskararen jakitatea eta erabilpenaren emendatzeko? Bada aspaldi galto hori bürühauste ütürri dela euskalgintzan, baita Seaskan ere bai. Orhitaraz dezagün 2021eko azken inkesta soziolinguistikoaren arabera Iparraldean eüskara menperatzen düenen heina %20ekoa dela eta kanpo erabilpena %8koa; eta Seaska "ez da hermetikoa".
Bestalde eüskarazko kurtsoen programaketa bat abiatü düe ikusteko adinen arabera ikasle bakoitzak zer eüskara hein bermatü behar düen baita zer jakitate eüskal kültürarentako. Lizeoaren ondotik kolegioen heinean hori plantatü düe eta horri lotürik igan urtean hirugarrenekoer iganarazi deien B2 heineko azterketa. Oraindik goiti urte oroz eginen den azterketa.