Lehen mandata züan Dorothée Nabarrak eta aitzineko auzapeza zen Dominika Bosq-ekin epaitzealarte joan behar izan dü Lakarriko herriak.
Kuntseilü jüntako faltsü bat eta aberaste pertsonalaren gatik Paueko epaitegiak kondenatü dü urte bat presuntegi eta hamabost mila bat euroko gaztigüari. Herriko giroa ez dü aijatü , bena kuntseilüko parte handi batek Dorothée Nabarra barne, jarraikitzeko deliberoa hartü dü. Lanen aldetik, Bi apartamentü eta herriko etxearen berritzea plantatü da mandat huntan.