Lehentze 1.326 Amiamoko edo Zikuña egün bakotx batez igan dira Organbidexkan. Lehen aldia zen halakorik agitzen zela, bai heben baita Europa alde huntan ere bai. Orotara 100.000 beno haboro igaran dira orai arte.
Irati kantüko Organbidexkan kontaketak üztailaren 15etik azaroaren 15eala egiten dütüe; kontatzeaz gain, zenbakiak datü basean sartzen dütüe ikuspegi orokor baten ükeiteko eta bestalde jenteak sentsibilizatzen dütüe txorien migrazioaz.
Bestalde txori haboroxienen migrazioa hatsarrean baizik ez bada hiruentako ürrentzeko bidean da, halanola Amiamokoena, Ilhain/ülhain edo Miru beltzena, horietarik 28.000 pasa direlarik eta Zapelatx Listorjaleena 13.859 kontatürik izan direlarik.
Ohitaz dezagün larrazken arte hots azaroaren 15a arte eginen düela kontaketa.