Sekülan ikusi ez diren espartiñak eginen dütüe neskenegünean

Aurten sortü den Arsene ateleriaren ideia da : Marko eta Asisko marrazkilarier espartiña zonbaiten eginaraztera. Neskenegün hontan igaranen da.

Sekülan ikusi ez diren espartiñak eginen dütüe neskenegünean
Asiskok bere alkarrizketan aipatzen dütüan etxeko espartiñak. ASISKO URMENETA
Iulen Guiresse
2025/12/10 10:14

Marrazkiak edozoin euskarrietan egiten ahal da, üsüan paperaren gainen baldin bada edo ere orai tableta nümerikoen gainen, oihal baten gainen ariko dira Asisko eta Marko marrazkilariak neskenegünean.

Aurten bortak zabaltü düan espartiña fabrikak du ideia hau üken, marrazkilari profesional zonbaiteri lagüngoaren galtegitera.
Oihal handi baten gainen eginen dütüe marrazki desbardinak eta horik dira ondotik espartina bilakatüko eta saldüko.
Hitz ordüa emanik da neskenegünean 10-etarik arrestiko 4-etara Gotaineko bidean.

Interesgarri izanen zaizu