Herri bakotxetan baldin baziren apezak XX. mente hatsarrean, azken harmarkadetan gütitzen ari dira. Xiberoan ere bai orai 3 baizik ez dira baratzen.
Setemerez geroztik heltürik Senegal-etik Justin Sagna deitzen da gure lürraldeala jin den azken apeza. Bada urte zonbait hebenko eta estatü horren arteko harremana eginik dela elizaren bidez. Bena lehentze da hantik horra den apez bat heben egonen, 4 urtentako pürü.
Erran behar da apez zionea apaltü da, Frantziako heinean 65 000 baldin baziren 1960an, 2000 an 25 000 ziren eta 2023an 12 000 baratzen dira.
Asteartez Maulen ostegünez Atharratzeko adinetako etxeetan emaiten dütü mezak bai eta aste ondarretan herri desbardinetan.
