Sexilioaz mintzo den Xerka xedea Artetxen

Bekat'uros festibalaren kari, Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak Xerka argazki/mintzaldia presentatüko düe gaur (apirilaren 15a) Atharratzeko Artetxen.

Sexilioaz mintzo den Xerka xedea Artetxen
Joseba Olagarai eta Martxel Larraza Xerka xedeko joanarazleak. XERKA
Inexa Decung
2026/04/15 09:26

Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak düala urte bat eterdi hasi züen xedea da « Xerka ». LGBTQIA+ pertsonen bizipenetaz eta beren bizian momentü batez edo betiko baserri günetik juiteko beharraz, abiatü zen argazki erakusketa honen sortzeko imbea.

Orai mintzaldiak ere antolatzen dütüe Eüskal herri osoan. Gaur lehentze Iparraldean dirate, Atharratzeko Artetxen. Hitzordüa emanik da 19 :30tan. Lucie Aguer xiberotarrak bere lekükotarzüna ere ekarriko dü.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu