Sexiloaz mintzatü dira Artetxean

Bekat'uros egün bat beno haboroz ospatzen beita, igaran asteazkenean orientazione sexualagatik herrietatik ezkapi diren lekükotarzün zonbait partekatü dira.

Sexiloaz mintzatü dira Artetxean
100 bat pertsona hüllantü dira sexiloaz zen gaüaldi hortara. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/04/21 11:50

xwxwGaüaldi zinez honkigarria izan da igan asteazken arratsan Atharratzeko Artetxe kültürgünean

Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak joanarazten düen Xerka xedearen kari, baserriko LGBTQIA+ pertsonen hitzak entzün ahal izan dira. 5 pertsonen potreta egin ondoan, üsatzen düe leküko norbaiten tauladat kümitatzea bere bizipenen kontatzeko. Xiberoko egoeraz eta jasan dütüan bortizkerietaz elestatü ahal izan da Lucie Aguer Bagaia Gamerara.

Arrakasta ejerra, 100 bat pertsona bildü beitziren 4. Bekat’urosen azken hitzordü hontan.

Joseba Olagarai, Lucie Aguer Bagaia eta Martxel Larraza

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu