Hilabete hatsarrean Lexantzü-Zünharren eüskararen ezagüpenaren alte bozkatü züen kontseilüan. Prefetak auzitara eman dü beste hameka herritan egin düan bezala. Haren jarreraz eta arrapostüaz mintzatü gira aüzapezarekin.
Hebenko herrietako errealitate linguistikoa düdan emaiten dü Simon Fetet prefetak. Lexantzü-Zunharreko kontseilüak iraila/setemerearen 2an eüskara ezagützearen alde bozkatü züen. Orhitaraz dezagün bestalde, Sara, Baiona, Itsasu, Donapaleu, Hiriburu, Uztaritze, Senpere, eta Baigorrin ere ber deliberoa hartü düela. Orai arteko herrietaz gain, beste hainbat herritan ber deliberoa hartü behar lükie dagün egün eta asteetan.
Prefetak haatik deliberoak auzitan emaiten dütü. Ostegün hontan hitza hartü beharra dü hortaz xehetarzün emaiteko.