2021etik eskola pübliko zonbaitetan ama eskolako kurtsoak osoki eüskaraz egiteko ahala bada. Geroago eta eskola haboro hortan sartzen dira.
Idauze, Larraine, Barkoxe eta Basabürüko eskolen jüntaren ondotik Sohütan ere 100% eüskarazko erakaskuntza proposatürik da aurtendanik.
Sohutan 100 bat haurr badira aurten eta horietarik 42 eüskaraz egün osoa igaiten düe.
Dagün urtean Pastorala emanik beitate Sohütan, gei hori lantüko due ere eskolan, ikusgarri zerbait montatzez.
Pantxika Etxeber Urruty züzendariarekin elestatü gira.