Urtemüga honen ospatzeko, animazione desberdinak antolatzen dütü Maulen. Horietan braderia handi bat üztailaren 11an, Mauleko besteen neskenegünarekin, goizanko 9:00etarik 13:00at.
1926an Monseigneur Rodhain-ek züan alkartea sortü eta 1949an bere aktibitate sozialak builtarazi zütüan, gerla ondotik berharünant franko agertü beitziren. Geroztik, Sokorri katolikoak justizia sozialaren alte lan egiten dü, prekaritatean diren pertsonak lagüntzez.
Maulen eliza gibelean den egongian sartü zen alkartea 2021. Geroztik, haien magasiaz gain, aktibitatea franko joanarazten dütüe : bakardadearen hausteko bazkaria, kafe soziala, bakantza trukaketak familien artean, eskülan atelierrak, sos lagüngoa, korala…