Mauleko Berritza kültür alkarteak produkzione bat elkitzen dü urte oroz, horien artean MAXKA’ROA dantza ikusgarria eta AHO BATEZ kantore ikusgarri
Orai arte dantza eta kantore ikusgarriak baizirik ez bazüntüen egin, aurten deliberatü düe müsikalarier
Bazen urte andana bat ez zela xüxenean müsikalarik izan karrikako dantza ikusgarri batentako, inbera horren berriz abiarazteko da sortü SONÜ BARATXURI ikusgarriaren ideia
45 minütako ikusgarri batetan 11 dantzari eta 13 müsikalariek estilo ezbardinetako müsika eta dantzak proposatüko dütüe
Ikusgarria lehentze emanik date Maulen neskenegünean Berritzaren bestarentako 17h etan.
Ondotik urte ürrentzea gabe haien ikusteko parada badükezüe Donapaleün, Luhoson eta Lurraman