Estatüaren gibel egiteak ondorioak badütü maila desbardinetan. Departamentüak Paueko Planing familial alkarteari %20eko sos apaltzea egin dü horrengatik.
Planning familial 1956an sortu zen alkarte feminista da, hezkuntza popülarran oinarritzen dena.
Lehenik kontrazepzioaren eskübidearen alte borrokatü da eta ondotik abortüaren alde.
Informatzeko eta behatzeko güneak proposatzen dütüe, Maulen ere permanentzia bat eramaiten beitüe asteazken oroz. Baldin badüzüe galto bikotearen gainen, sexüalki transmititzen diren eritarzünetaz azterketen egiteko, kontrazepzione edo abortüaz informazioneak oro ere emaiten dutue.
Azterketa gineologikoak ere egiten ahal dira, sterilet pausatzea, implant edo beste. Hori oro kitorik eskeinirik da.
Edozoin galto baldin badüzüe, hitz ordü baten hartzera aholkatürik da 07 49 51 95 05 deitzez.
Xehetarzünak bildü dütügü Mifa Basaler alkarteko kidearekin.