Soulevements Thomas Lacoste-n filma berria ostegün hontan Maulen

Eüskal herriaz egin dütüan dokümentalen ondotik, bere azken lana Soulevement de la terre mugimentü ekologiztaz da.

Soulevements Thomas Lacoste-n filma berria ostegün hontan Maulen
Ipar Eüskal herriko zinemetarik igaiten da filma.
Iulen Guiresse
2025/12/01 18:10

2023an Frantses estatüarengandik animaleko errepresionea bildü züan mugimentü ekologista horrek : manifestaldi batetan milaka flash-ball tiratü ziren Sainte-Solline-n, mügimentuko kideak atxilotü zütüan polizia antiteroristak, eta Gerald Darmanin lehen ministroa zelarik bere disolüzionea manatü zuan. Azken hau auzitegiak ezeztatü dü hilabete zonbait berantago.
Garai hortan dü erabaki ordüan dokümental honen egitera, ekoteroristaren diskurtsoaren aitzinean beste bat eraman behar züala pentsatzez.
Barantailaren 11an estreinaturik date frantzia osoan, anartean aste hontan Ipar Eüskal Herrian aitzin-estreinatzen dü eta ostegün hontan (abentüaren 4an) Maule baithan date ikusgei 8ak30tarik goiti.
Ondotik Thomas Lacoste-ekin mintzatzeko parada badate.

Interesgarri izanen zaizu