Süte bat jiten balitz Iratiko oihaneala lazgarriko itxesa egin lio…
Xiberoko sindikata zinez arrenküratürik da azken aste horietan idortearen gatik oihana idortü beita eta demendren txinkak arriskü bat ekarten düalakoz
Ebilzaleek eta bortüaren erabilzaleek kasü egin dezen galtegiten düe. 190 euroko berbala arriskatzen da sü bat ala zigareta bat urtukitzen bada Iratiko bazterretan.
Sasu betean sartürik da orai Iratiko günea. Hartakoz ere, Atharratzerik eta Garazitik harahunakatzen den autobus bat plantatü da üda hutan aste huntan abiatü dena, eta animazione andana bat ere proposatürik dira Iratiko webgünean edireiten ahal direnak.
17000 hektara dira orotarat Iratin oihantürik