Azken aldietan gero eta tenpesta gehiago bada, eta hainbat harrapatüak izan dira mendian edo bortüan ebiltean. Halakorik ez agitzeko, edo jakiteko zer egin behar den horien üsantxa düen Robert Larrandaburu Pipas mendi gidariarengana joan gira.
Tenpesta hanitx agitzen dira azken aldietan; alta orano bakantzak izanki jentea ebiltera joan nahi da. Hainbat istripü izan dira horri lotürik, izan hurrak eramanik, erori lohiak, inhazi honkirik edo beste.
Hortako ebilaldia gabe aroa untsa so egitea da lehen aholküa. Halanola haizea hegoaldetik bada, iparraldean ebiltea. Tenpestarekin ez mendi hegietan ebiltea, ez oihanetan ere adar gainerat ez erortzeko gisan aholkatü deikü Robert Larrandaburu Pipas mendi gidariak.