"Toka Noka"ren builtarazteko HIKA topaketa

"Toka Noka"ren builtarazteko 2.HIKA topaketa egin da astebürü hontan Bizkaiko Markina-Xemein herrian. Ikustez desagertzen ari dela horri bürü egin nahian hainbat alkarte ari dira beren herrietan antolatzen. Xiberoan antolatü nahi lükie halako jünta.

"Toka Noka"ren builtarazteko HIKA topaketa
Markina-Xemein herriko 2. Hika topaketakoak
Ximun Üthürralt
2025/11/13 11:11

Iragan neskenegünean Bizkaiko Markina Xemein herrian 2. Hika topaketa iragan da ZirHika alkarteak UEU -udako euskal unibertsitatearen lagüngoarekin. Hainbat euskaltzale arrenküraturik beitira “toka” ta süstut “Noka” desagertzen edota desagertürik beitira.

Topaketaren Goizaldian 2 mahain üngürü baziren, lehenean 4 herrietan zer egin züen Hikaren builtarazteko kontatürik izan da, bigerren mintzaldian 4 irratietako egoera aipatü delarik. Arrestitan tailerrak egin dira Hikaren indartzeko ideien trükatzeko. Kantore eta bertso Saioa ere izan delarik.

Düala bi urte Oñatin egin zen lehen HIKA topaketa ta bi urteren bürüan Nafarroako Lesakan date. Antolazaleek xedea düe 4 urteren buruan Iparraldeko herri batetan antolatzea jünta.

Interesgarri izanen zaizu