"Tokikoa" leküko eta kalitatezko janaria segürtatzen düan labela

Badü bi urte orai, Ipar Eüskal Herriko turisma bülegoak bultzatürik, eremü osoan 37 jatetxek parte hartzen düe hortan Tokikoa egitasmoan.

"Tokikoa" leküko eta kalitatezko janaria segürtatzen düan labela
Argitxu Ourthiague Turisma bülegoko langilea da Tokiko labelaz ardüratzen. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/02/17 10:34

Tokikoa leküko eta kalitatezko platak direla segürtatzen düan sinboloa izan nahi da.
Label hontan izateak erran nahi dü bai hüllan ekoizturik den janaria dela bena bai eta kalitatezko hitzarmenetarik batetarik horra dela. Izan AOP, IGP, Idoki, Agriculture Biologique edo beste, kolektibo horietarik jiten diren ekeiak baizik ez dütüe onartzen. Holako kalitatezko 30 bat desmartxa desbardin honartzen dütüe momentüko.

Jakin barantaila osoan haütageitzak onartzen dütüe, ostatü bat baldin badüzüe eta tokikoa labelaz interesaturik bazide deitzen ahal düzüe Atharratzeko turisma bülegoala 05 59 28 51 28 eta galtegin Argitxu Ourthiague, honek desmartxak oro esplikatuko deitzüe.


Interesgarri izanen zaizu