9 urtez, 21 pertsona igaran dira Trebatuk kudeatzen dütüan günetarik eta geroztik, horietarik 12 laborantxan instalatürik dira.
2016an sortü zen Trebatu alkartea, familiatik kanpo diren arraharzaleen lagüntzeko (Hors Cadre familiaux). Trebatzeko güneak proposatzen dütü, formakuntzak bena ere egitüra jüridiko bat laborantxan instalatü nahi den bateri entsegü baten eginarazteko.
Zalgizeko günea abentüaren 20etik goiti libre date, urte bat eta 3 urte arteko esperimentazione batentako. 5000 m2 ko eremua bada eta materiala jadanik leküan gainen da bai eta beste baratzezain zonbait, lagüngoa emaiten ahal direnak.
Xehetarzün haboro biltzeko edo interesaturik bazide deit trebatu : 06 49 43 49 42 / trebatu@outlook.com.
Maiena Etcheverry Trebatuko langilea, bai eta Carle Abadie eta Jean Thevenot ondoan diren baratzezainak alkarrizketatü dütügü bai eta ikastaroan den Mimo.