Txakolategi eta te salu berri bat ideki düe Maulen, CLEJ 9aren lagüngoarekin.

CLEJ 9ak 5.000 euroko sos lagüngoa ekarri deio, eta horri esker bankuak mailegüa honartü deio. Gwenaelle Lafiteau txakolat egileak, martxoaren 15ean zabaltü dü saltegi eta salu hau.

Txakolategi eta te salu berri bat ideki düe Maulen, CLEJ 9aren lagüngoarekin.
CLEJ 9ak 5.000 euroko sos lagüngoa ekarri deio projetari. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/03/27 16:43

Gwenaelle Lafiteauk txakolat egileak, martxoaren 15ean zabaltü da saltegi eta salu hau. Bertan, goizaldien eta arrestirien igaraiteko parada bada, txakolat, hontto eta beste bixkotxekin jateko eta tea ala kafea edateko. Viktor Hugo karrikaren sartzean zen Xibero izeneko aragitegiaren leküan da salu hori. Kanbiamenak ez dira hain handi izan eta aski fite heltü zen bere saltegiari itxüra honaren emaiten. CLEJ 9ak 5.000 euroko sos lagüngoa ekarri deio, eta horri esker bankuak mailegüa honartü deio. Neskenegünetik asteazkeanealat zabalirik da bere salua, goizez 8:30tarik 12:00alat, eta arrestiriez 14:00tarik 19:00tara.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu