Txingili'k bere karrikako ikusgarri berria estreinatüko dü Barkoxen

Maxk’aroa sorkuntza ondotik, berriz karrikako ikusgarrilat jin dira Txingili’k dantza taldeko 12 gazteak. Alkar lotzen dütüan lagüntarzüna aipatüko düe « eta orai zer ? » ikusgarrian.

Txingili'k bere karrikako ikusgarri berria estreinatüko dü Barkoxen
Txingili'k dantza taldea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/05/11 08:43

Pierre Paul Berçaits-en ikusgarri batentako alkar ezagütü züen Txingili’k-ko dantzariek. Berritza alkartearen süstengüarekin, karrikako ikusgarri bat eta Maxk’aroa sorkuntza hontü züen 2024an.

Algar lotzen dütüan lagüntarzüna aipatüko düe « eta orai zer ? » iksugarrian, gure gizartean üsü bazterrean ützirik den amodio forma azkarra beita haien ustez. Püblikoari eta xiberotar dantza jauzier berriz hüllantü nahi ziren ere. Lehena ordin neskenegün hontan arrestiko 19 :00etan Barkoxeko besten kari.

Interesgarri izanen zaizu