Txokoletaegile eta engaiatürik den bi jenteren arteko kürütxatze batetarik jiten da xedea. Txokoletetak "Prenez Sein de vous" lemarekin saldüko dütüe 11 txokoleta egile eta 30 saltegik. Sosaren parte bat minbiziaren kontreko Ligari emanik date.
Urrieta minbiziari bürü egiteko hilabetea bilakatü da azken urteetan. Aurten txokoleta berezi elibat proposatürik dirate Biarno, Bigorra ta Iparraldeko 11 txokoleta egileen partez. Sosaren parte bat minbiziari bürü egiteko Ligari emanik dirate. 30 saltegik hortan parte hartüko düe. 10 eta 12 euro arteko txokoletetarik gütienetik 2 euro emanik dirate minbiziarentako ikerketa, sentsibilizazio edo artatzeen lagüntzeko.

“Soule et moi des possibles” alkarteko Marlène Da Costa eta Claude Léonard txokoleta egilearen arteko jünta batetarik sortü da xedea. Helbürüa date dagün urtetik goiti frantzia osora hedatzea.
Artean “prenez sein de vous” lemarekin txokoletak salgei dirate hala nola Mauleko Goxokia saltegian.
Orhitaraz dezagün 8 emazteetarik bata bularretako minbiziaz honkirik dela eta 100 gizonetarik 1 ere bai