Guillermo Ganuzak akuarelaren bidez xiberoko bazterrak agerazten dütü Atharratzeko Kakotxan ikusgei den erakuskan.
Atharratzeko Arranpia karrikan den Kakotxan Guillermo Ganuzak bere bigarren erakuska estreinatü dü setemere ondarrean. Lehen aldian tübak eta ardi biskarratzea nahasi bali bazütüan, aldi hontan Xiberoko bazterrak margotü dütü akuarelan. Arrokigatik Maidelanako bidean egin argazkier esker, goizargian edo azkorrian, molde bertikalean bortüak, mendi maxelak, oihanak eta etxalteak agertzen dira.
Jakin erakuska azaroaren 8a arte ikusgei düzüela eta permanentziak atxikiko dütü Guillermok ürrietaren 18an eta azaroaren 8an. Bertan Guillermoren karnetak ere badira : horietan Ürrats kolektiboak pastoral denboran egin marrazkiak, ezkontza batetan edo orano Hebentiken gaüaldi batetan eginikoak. Ikastaro bat proposatzen dü ere akuarela baliatzen ikasteko azaroaren 8 eta 9an. Izenen emaiteko deit Kakotxat.