Uztailak 14 kolektiboa lehentze agertü zen 2021an uztailaren 14an manifestazione bat antolatzez Donibane lohitzünen. Frantses egün nazional hortan Eüskal Herriak jasaiten düan asimilazionea salhatü nahi züen gazte abertzaleek.
Uztailak 14 taldeak, egün nazional hortarik haratago beste ekitaldi eta hitzordü zonbait antolatü dütüe azaroaren 11an bezala. Hatsarretik errepresione azkarra jasaiten düe eta haien kide zonbait auzipetürik izan dira üztailaren 14 manifestaldien ondorioz. Hartako Ipar Eüskal Herriko beste mugimentü zonbaitekilan jüntatü dira manifestaldi baten antolatzeko neskenegün hontan 17:00etan Baionako geltokitik abiatüko dena.
Maiatzaren 22an Pitxu gaztetxean haien kolektiboa presentatü gei düe ere bai.