Üda hontako bero azkarrek kanbiamen ondorioztatü düe Bortükaren bestan

Bürü Beltza izeneko alkarteak antolatzen düan Bortükaren besta Ligin date astebürü hontan.

Üda hontako bero azkarrek kanbiamen ondorioztatü düe Bortükaren bestan
Bortükaren besta. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2026/09/16 13:52

Auten ere Bortükaren bestaren programa kargatürik date : mozkinen merkatü bat, behi gizenen erakusketa, laneko txakürren erakusketa eta apaidü bat ikastolak antolatürik

Aktibitate horien artean urte orozko artaldeen eraistea antolatürik da, bena aurten saldoak azkarki ttipitüko dira

Üda ezinago bero eta ondorioz bortüko bazkaren mentsaren ondotik laborari andana batek haien saldua goizago eraitsi düe

Bortükaren bestarentako 7 olhek indarra egin düe haien salduaren parte baten begiatzeko bortüan

Hitzordüa Ligin düzüe setemearen 19an neskenegünarekin, bortükaren bestari esker laborarien süstengatzeko.

Interesgarri izanen zaizu