Urte oroz bezala, « Pitzgarri » alkarteak, 6 urtetarik 18 urte arteko gazteentako, animazioneak eta elkaldiak antolatzen dütü. 15 eta 18 urte artekoak igaran urtean bezala Españalat izanen dira.
Igaran urtean España aldealat izan ziren 15 eta 18 urte artekoak, bisitatzeko, dantzatzeko eta itsasoan mainatzeko. Aurten ere halako programa düe, “mündüaren ützülia” geiarekilan. Hartako 6 eta 10 urte artekoak Zuraiderat izanen dira, 11 eta 14 urte artekoak eta 15 eta 18 urte artekoak Españalat joanen dira berriz ere, bena talde ezbardin batekin.
Izenak emaiteko deitzen ahal düzüe 0559283914 edo mail bat üzten association.pitzgarri@orange.fr