Tomate eijerren ükeiteko, aholkü sinple eta baliagarri badira plantan ezarteko.
Xiberoko etxe hanitxetan lantari früta eta baratzekiak ikusten ahal dira baratzeetan. Bena urtez urte, trabak edireiten ahal dira ekoizpen horietan.
Horrentako Mathieu Jaragoyhen lantari ekoizleak esplikatü deikü taktika zonbait bazirela, aurtenkoen tomate eijerren ükeiteko. Tomateak bai bena zoinahi aziak ere ereiteko elkibideak badütü. Üda hontako, orai da mementoa züen lantarien lürpetzeko, eta ez badüzüe eginik, orano ordü da. Mathieu eta Virgigniaren Basalürra etxaltearen lantari eta haziak erosten ahal dütützüe, Mauleko eta Olorueko merkatüetan.