(Xiberoa)

Üdabürüa mendiz mendi ospatüko da

Urte oroz bezala üda bürüa hots urteko egünaldi lüzeena ospatürik izanen da xiberoko mendietan. Düala 15 urte, Hebentik alkarteak, arrapiztü züan hitz ordü hori. Aurten, üda bürüa arramaiatzaren 23an izanen da igande batez.

Üdabürüa mendiz mendi ospatüko da
Üdabürüko süa maidalenan. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2024/06/20 11:58

Ülüntzealat süak partitüko dira ; elkartzen ahalko da ekia joan gabe. Anhoa partekatü bat proposatürik da.
Süak izanen diren leküak : Ahargo Barkoxe, Mandelü Eskiula, Gaztelügatxaga Urruxtoi-Larrabile, Gaztelaia Sohüta, Methatia Ozaze, Maidalena Atharratze, Xardeka Gotaine, Zalhagaine Etxebarre, Galharraga Mendikotan, Betzüla Larraine, Orgamendi Oztibarre, Artikite Gamarte, San Gregori Urdiñarbe, San Antoni Muskildi, Lapitzaga Ainharbe, Autza, Iparla, Jaizkibel, Anboto, Oiz, Aizkorri, Gorbeia eta besterik ere…

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu