Üdako bilan hona egiten düe Iratiko etxoletan

Üztailan jente gütigo üken badüe aroarengatik, agorrilako ekiarekin igaran urteko heinetara heltü dira.

Üdako bilan hona egiten düe Iratiko etxoletan
Josy Arrosagaray Etxemaite, Iratiko etxolen ardüradüna da. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/10/16 10:25

Xiberoko sindikatak dü Irati kudeatzen eta hontan hiru alor desbardin badira :
- Etxolak eta kanpinga. Hortan 35 etxola eta akanpatzeko 60 lekü badira.
- Saltegia : leküko ekoizpenekin. Azken bi urtetan tona bat gazna beno haboro saldürik izan da.
- Ostatüa : düala hiru urte kudeantza püblikoan arrahartürik, janari proposatzen düe astean 5 egünez.
Xehetarzünak bildü dütügü Josy Arrosagaray Iratiko ardüradünarekilan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu