Elgebarrena alkarteak azken urteetan gehienik eüskaraz diren hitzordüak antolatzen dütü bi herrietako biztanleak bibilkatzeko. Igan üdan kontzertü andana bat izan baziren elizan, aldi hontan üztaila abiatü düe bi film hedatzeekilan.
Ostegün hontan, üztailaren 23an « Devenir paysan » dokümentala hedatüko da Lexantzüko arrabotüan 19 :30tarik harat. Alexia Tissieres eta Mathilde Vandaelen dokümentalan instalatzen ari diren gazte desberdinen lekükotarzünen behatzeko parada izanen da. Neskenegünean Xiberoko txapelgoako pelotakarier batzarri eginen düe 17 :00etarik harat, erakiak eta ostatü badateke ere.
Agorrilaren 12an aldiz Hor hor taldeak kontzertü bat emanen dü Lexantzüko elizan.