Atharratzeko ühaitz bazterrean antolatürik diren piknik-ek jarraikitzen düe aurten
Atharratzeko Prefosta, Solidarité Tardets eta Artetxe izeneko alkarteek ekopiknik izeneko xedea arra hartü düe
Gaüaldi horien helbürüa da etxen edo leküan diren mozkin salzaleekin hontürik den piknik baten partekatzea müsika talde baten deskubritzez
Aurten ere 3 talde ezbardin entzügei dirate :
Zeze (üztailaren 17an)
Hermana sista (üztailaren 31an)
Tavi (agorrilaren 14an)
Hitzordüa düzüe Atharratzeko ühaitz bazterrean : üztailaren 17an, üztailaren 31an eta agorrilaren 14an
Xehetarzünak Ilora Capot Thornary, antolazaletarik batarekin :