(Xiberoa)

Adrien Queheillalt-ek bere lan ebilbidearen bilana egin deikü.

Etxetresna eta süstut bero ta hotzaz ardüratzen zen/den Adrien Queheillalt-ek bere enpresa saldü dü düala urte bat orai. Ebilbidearen bilana eta transmisioa nola iragan diren esplikatü deikü, baita denborarekin izan diren kanbioak aipatü ere bai.

Adrien Queheillalt-ek bere lan ebilbidearen bilana egin deikü.
Adrien Queheillalt bere kamioarekin. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/08/19 16:15

Düala güti saldü dü haren enpresa Adrien Queheillat-ek. Haatik berriki baizik ez da ofizialki erretretan. Alta untsalaz bada 8 urte arranda honkitzen düala, bena igaran urtean baizik ez dü arra harlzale bat atzaman. Arra harzaleak etxe tresnen saila bazter ützi badü, gaitikoa erosi deio eta lankia bera, hots mürrüak harenak dira.

17 urtez Mauleko Etxandienean arraparatze sailean erauntsi ondotik, 1992an sortü züan bere enpresa. Azpimarratzekoa da Castillon enpresaren lehian jarri bazen, hotzaren sailan, horiek lagüntü züela.

Harekilan, haren ofizioaren bilan bat egin dügü.

Arra harzalea: SARL Lapeyre Froid Clim, 05.59.28.31.17

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu