Euskararen urtaroaren kari hitzordü desberdinak proposatzen dütüe herritarrek algarrekin eüskaraz gozatzeko : sagardotegi aihari bat, bi ebilaldi süerte eta karaoke gaüaldi bat.
Herri alkargoak azken urteetan abiarazi züan Euskararen urtaroa xedea eüskara süstatzeko plaza püblikoan. Kari hontarat eta ekipa berritü batekilan, Urdiñarbeko Bil xokoa eta herriko beste alkarteek lau hitzordü pentsatürik dütüe. Lehena azaroaren 22an arrestitan karrika üngürü historiko batekilan. Gaüan sagardo aihari bat proposatzen düe Usurbilekoek prestatürik Integrazio Batzordearen alte. Azaroaren 28an karaoke gaüaldi bat badateke Panpi ostatüan eta azaroaren 29an mintza praktikako taldeak proposatzen dü ebilaldi bat Hilo kaskulat.