2 urte oroz antolatürik da URMUGA festibala.
Eüskal Herrian gainti kurritü ondotik 20 egünez Xiberoan ürrentü da aurtenko Ur muga festibala. Ohitarazteko bi urte oroz horra den festibal hau egünaldi desbardinak proposatzen dütü lekü desbardinetan, mügatik hüllan.
Et Incarnatus Orkestra taldeko kideak erauntsi düe Eüskal Herri osoko kantari famatüekin. Izan gazte ala zahar, konposizione edo kantore herrikoi, züzenezko ederrak eskeini dütüe.
Azken egünaldia Santa Grazin izan behar baldin bazen igaran ostegünean, ebi arrisküarengatik Ligin kanbiatzea erabaki düe bezperan. Goizeko 11etan hasi da lehen kantaldia 3 orenetan ürrentzeko bazkari batekin.
Iulen Guiresse han günüan mikroaren lüzatzeko.