Aurten Urmugaren sei gerren edizioa da. 3 astez mendi talde batek trebeskatzen dü Euskal Herria mendiz mendi, mendebaldetik ekialdealat.
Ebilaldiaren denboran, kontzertüak antolatürik dira Euskal herriko oraiko edo leheneko artistekin eta « Et incarnatus » orkestrak dü müsika egiten.
Helbürüa da usu baztertürik diren mendiko herrietarat joaitea eta jenten arteko alkarlotüraren indartzea euskal kulturari bidez.
Uztailaren 31, Santazin date Urmugaren azken jeia goizanko 11orenetarik aitzina. Hor Hor taldea eta Aire Ahispak Xiberotar taldeak kantan ariko dira bai eta ere Enaut Elorrieta, Olaia Inziarte eta beste artista zonbait hor izanen dira.