Ürrieta arrosak Miralutz eta Ligue contre le cancer alkarteak lagüntüko dütü aurten

Xiberoko komertxanteen batzordeak azken lau urteetan ebilaldiak eta animazioneak antolatzen dütü bularretako mibiziaren üngürüan sentsibilizazionea süstatzeko.

Ürrieta arrosak Miralutz eta Ligue contre le cancer alkarteak lagüntüko dütü aurten
Miralutz alkarteko Anne eta Marie Dionis. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/10/15 10:35

Bularraren minbiziaren kontre prebentzionea arma azkarrena da : hori ohitarazteko sortü zen « Ürrieta arrosa » xedea. Frantzia osoan informazionea banatzeko eta ikerketarentako sos biltzeko animazione desberdinak antolatürik dira. Xiberoan Xiberoko komertxanteen batarzünak ebilaldiak antolatzen dütü. Azken edizioneetan 21 000 euro bildü züen eta espero düe beste hainbeste biltzea aurten.

Benefizioak bi alkarteer banatü gei dütüe : la ligue contre le cancer eta Miralutz. Azken honek Xiberoan kirol kurtso egokitüak proposatzen dütü pertsona erier. Korpitzari hon egitiaz gain, soziabilitate eta alkartarzün güne bat sortzen dü alkarteak. Ürrieta arrosan parte hartzeko lehen hitzordüa urrietaren 11an emanik da Atharratzen 10 :00etan Lexantzüat arte juiteko. Ondokoa Maulen date ürrietaren 17an. 15 euro pertsonaka galteginik da eta izena eman behar da turismo bulegoan edo pyrennéeschrono webgünean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu