Urte bat Kanakyan altxatü zirela

14 hil, 2500 pertsona alkarrizketatürik poliziarengandik, 800 auzibide, 80 atxilotü metropolioko presontegietan, manifestazione debeküa, errepresione latza bizitü düe Kanakyan.

Urte bat Kanakyan altxatü zirela
Ekonomia eta sozial arrenküra handiak bizitzen dütüe
Iulen Guiresse
2025/06/12 11:03

2024 eko maiatzaren 14an hasirik 6 astez Kanakyan (Kaledonia berria frantsesez) manifestazione bortitzak agitü dira. Bozkatzeko hautesleen multzoa desizoztea aipatü züan Emmanuel Macron-ek.
80 . hamarkadan adostu zütüen Noumeako akordioren ondorio 3 erreferendum egin dütüe. Lehen biak justo galdü bazüen Kanakyarrek, hirugerrena Covid denboran eginik izan da eta independentistek boikotatü züen.
14 hil, 800 auzibide hasirik, 80 preso frantzian jarraikitzen düe. Horietan Christian Tein independentisten edo FLNKS-eko bürüa.
Hizkuntzaren aldetik 9 hizkuntz kanak badira, horietarik 5 galtzeko bidean dira eta 4 erakatsirik dira eskolan, oren gütiekilan.
Pierre Jaragoyhen Jagohen, lüzaz han bizitü da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu