Urte ederra izan da Mauleko zanko balu klubarentako

Mauleko zanku balu klubak urteko bilan positibo bat egin dü.

Urte ederra izan da Mauleko zanko balu klubarentako
Urte ederra izan da Mauleko zanko balu klubarentako.
Maider Arrossagaray Zügün
2026/08/18 14:36

Urte osoan, klubak emaitza honak üken dütü. Lehen taldearen helbürüa bazen regional 2 heinealat heltzea, regional 3 heinan baratüko dira. Bena aldiz, 2. eta 3. ekipako jokülariak ürrats finaletarat heltü dira. Urte hon bat izan bada gehitüentako, 18 urte pekoen ekipak dü klubeko urtea markatü. Sosaren aldetik 1500€-ko sos galtze ttipi bat üken düe, bena horri bürü egiteko sponsor gehigarriak txerkatüko dütüe, eta audela beste klubeen lizentzia prezioa ezarriko düe orai arte merkeago beitziren.

Xehetarzünak Lauentx Uthurralt klubeko kide batekin.

Interesgarri izanen zaizu