2024-2025ko urtea espantagarri hun izan zen Xiberoa rügbi jüntatzearentako. Sasua ürrentü zen lehen leküan eta goiti joiteko partida galdü züen doietik etxen.
Erran behar da Mauleko jokülari andana bat bildü züntüela eta jadanik hor zen kalitate eta kantitateari esker taldearen freskotarzüna begiatü ahal izan zela. Aurten jokülari inportant elibatek taldea ützi düe haütüz edo zauridüra baten gatik. 35bat jokülariekin bi talde hazi beharko dira, eta doi datekeala sasu osoarentako argi düe aitzindariek. Lehen hitz ordüa igandean Barkoxen ASBaionako taldeari kuntre